Aplikazio honen bitartez San Telmo Museoa bere erakusketa iraunkorra ezagutzeko aukera duzu, ibilbide osoa edo ordu beteko ibilbide laburra egiteko aukerarekin.
San Telmo Museoa euskal herriaren historia, kultura eta bizimodua ezagutzeko ezinbesteko bisita da, eta iraganaren, orainaldiaren eta etorkizunaren erronken inguruan hausnartzen du euskal gizartearen bilakaera azaltzeko. Erakusketa iraunkorrean zeharreko ibilbide honek agerian uzten du ondareak iragana erakusteaz gain, oraina ulertzen eta etorkizuna irudikatzen laguntzen digula.
Aplikazioak, instalatu ondoren, Interneterako konexiorik gabe funtzionatzen duenez, bisita hasi aurretik deskargatzea gomendatzen dizugu. Zure gailuan instalatu ondoren, abiarazi aplikazioa hizkuntza aukeratzeko eta edukia deskargatzeko.
1. Bilduma iraunkorraren bisita osoa
2. Audiogidatu funtzioa
3. Dokumentu ikonografikoak eta audioak
4. Plano interaktiboak eta lokalizazioa QR kodeen bitartez
5. Internet gabeko erabilera